XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horrexegaitik dago hor izena orain... askok... Bermeon apeileduak daukez Bilbao.

Beste apeiledurik ez euken eta... Bilbao horregaitik dira.

Gero, ondarrutarrei orduan etortzen jaken Santa Clara, etorri jaken, eta... hor salbatu ziran ondarrutarrak; bere egunean galarrena ekarri eban eta salbatu ziran ondarrutarrak asko... eta horregaitik dabe maite Santa Clarako fiestea.

2. Entzun eta erantzun Berastegiko apaiza

Ez egoan pozik Berastegiko abadea bere eleiztarrakaz.

Eta honeek bide onera ekartzeko, bere arreba Kontzesi lagun, zeozer egitea pentsatu eban.

Pulpitora igon eta esan eutsen, bein: - Datorren igandean, danok etorri gero, txiki ta haundi, herri guztia, meza nagusira, gauza haundi bat esan behar deutsuet eta.

Abadeak esan eban legez, herri guztia batu zan mesa nagusian.

Abadea pulpitora, ta, hasi zan: - Berastegiarrok! lehengo egunean, hemengo seme-alaben barri jakin behar nebala eta, mundutik urten ta kanporalditxo bat egin neban.

Zerura joan nintzan, lehenengo.

Atea kas-kas jo, ta San Pedrok urten eustan, ia zer gura neban.

Eta nik: badago hemen Berastegiarrik? - Ez dago bat bera ere.

Purgatoriora joan nintzan, hurrengo.

Han ere kast-kast jota, - bada hemen Berastegiarrik? - Itaundu nik.

- Badakizue Pello Jose gizajoa nor zan? Ba, haxe, besterik ez - erantzun eustan.

Joan naz, azkenez, inpernura, ta atea kast-kast jo.

Deabruak urten eta, nik hari: Bada hemen Berastegiarrik?... Gizona, gizona...! Dana dago Berastegiarrez beterik - harek erantzun.

Eta abadeak beste munduko bere ibilleraren barri guztiak emon ondoren, hasarre gorritan, jarraitu eban: - Berastegiarrok! gaiztoak zaree, eta Jainkoaren pasentzia agortu dozue.

Horregaitik, sekulako zigorra emongo deutsue.

- Jauna! esan eban gero, deadar haundiz, goietara begira Jauna! bota eizu su hori.

Kizkaldu daitezala Berastegitar gaizto guztiak.

Abadeak esanaz batera, eleizagoitik, dir-dir-dir sutan soka bat jausi zan, eta eleiztar guztiak harriturik gelditu ziran.

- Bota gehiago, Jauna - barriro ere abadeak.

Eta bigarrenez ere dir-dir-dir soka haundiago bat sutan jausi zan.

Jendea alkarren gaineka, eleiz-atean kanporatu ezinik ebilen...

- Bota gehiago - abadeak barriro ere.

- Sokak amaitu dira, jauna - erantzun eutson teilatutik beere arreba Kontzesik.